Aurten, 25 urte betetzen dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak...
Eszenatokia bakarka ere aise betetzeko gai den arren, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria).
Ibilbidean zehar, kritikaren oniritzia eta sarien aitortza jaso du. Baina, zalantzarik gabe, saririk onena entzuleen babesa izan da, ondoan izan baititu, bai oholtza xume eta intimoetan jotzean, bai eszenatoki jendetsuetan. Horren erakusgarri da ekainaren 15ean BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdian eman zuen kontzertu elektrikoa.
Urteurrena ospatzeko, kontzertu-sorta bat eskaintzeko asmoa du, eta lehena Ataunen izango da. Berezia izango da, gainera, grabatzeko asmoa baitu, gero disko batean argitaratzeko. Etxeko Uztako kideekin batera, Ruben Caballero gitarrista eta Estitxu eta Jokin Pinatxo abeslariak ere izango du alboan; ez dago zalantzarik, beraz, kontzertu indartsua eta beroa izango dela.
Uztailean Madrilen jotzeko bi gonbidapen jaso zituen Pettik: bata, Madcool jaialdi erraldoian jotzeko Etxeko Uztarekin; eta, bestea, bakarka aritzeko Macanudo taberna eta espazio artistikoan. Biak onartu, eta hordagoa jo zuen, handira eta txikira. Eta garaipen eztabaidaezina lortu zuen bietan. Horren froga dira goiko bideoa eta Macanudoko kontzertuak jaso zuen kritika. Sasoi betean dagoen seinale.
X5 kolektiboa sortu da, Imanol Larzabalen eta Xabier Leteren abesti hautatuak gogora ekarri eta entzule berriei ezagutarazteko asmoz. Ez datoz bere horretan, noski, baizik eta puntako musikari eta abeslarien prismatik igarota.
Hain zuzen, hauek osatzen dute X5 kolektiboa: Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador piano-jotzaileek, Francisco Herrero biolin-jotzaileak eta Nerea Gorriti eta Petti abeslariek.
Disko bat kaleratuko dute, eta jada aurretatu dute singlea: Jardin bat zuretzat
Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak.
Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.
Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro eta Angel Unzu gitarrekin... Hari-konponketak ere azken honek egin ditu, eta koroak, berriz, Maite Larburuk. Diskoa *ZART kolektiboarekin kaleratu da.
Aurrerapen abestia: Helduentzako sehaska kantua I
BERRIA: Manipulazio abestiak*
GARA: Pettiren eta Canoren kultur artefaktua Guggenheimen*
NOTICIAS DE NAVARRA: "Kontzertuetara berriz bueltatzea espero eta desio dut"
MONDO SONORO: “*ZART kolektiboak askatasun osoa eman dit”
ARRATSEAN (EUSKADI IRRATIA): Chomskyk diagnostikatu, Timsitek idatzi, Canok berridatzi eta Pettik kantatu
BERBEN LAPIKOA (ETB1): ''Disko borobila gelditu delakoan nago; sekula egin dudan onena''
BERRIA: "Disko honekin amaitu nahi nuen nire musika ibilbidea"
ZAZPIKA: "Musikari amaiera modukoa eman nahiko nioke"
GARA: "Goizean pixa egin aurretik hartzen dugu sakelakoa, hori bada sintoma bat"
NOTICIAS DE NAVARRA: Música para combatir la manipulación
DIARIO VASCO: "Haserrea aski ongi azaltzen ahal da samurtasunez"
RUTA 66: Petti presenta nuevo disco, Manipulazio Estrategiak, en la fiesta de Boody Mary
NOTICIAS DE NAVARRA: El músico Petti es profeta también en su tierra
MONDO SONORO: Manipulazio estrategiak
EL GIRADISCOS: Entrevista a Petti
Abestiak:
1- ZALDI EMOZIONALAK
2- DIOTENENEZ
3- HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (I)
4- INOZOAK ISPILU BILA
5- ERRURIK GABEKO HABIA
6- HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (II)
7- ZEURE BEGIA, HAIEN ZIZARE
8- ORDAINDU KEZKAK, ERREGUTU SOLUZIOAK
9- ERGELEN GELAN
10-NOLA EZETZ
Bonus track
HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (II+I)