xx ta bortz

Aurten, 25 urte betetzen dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak... 

 

Ordutik egindako bidea gogoratzeko eta urteurrena ospatzeko, zuzeneko disko bat grabatu du, bere ohiko bandarekin: Etxeko Uzta. Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) taldekideei, Ruben Caballero (gitarra) baitu zaie, baita Estitxu Pinatxo eta Jokin Pinatxo ere koroetan.

 

Emaitza disko indartsu eta sendo bat da, rockaren elektrizitatea eta Pettiren ahots sarkorra biltzen dituena. Elkar disketxean ondo dute lana, eta bi formatutan kaleratu dute: LP bikoitza eta CD.

 

Ez galdu diskoa aurkezteko emango dituzten kontzertuak!

 

Hordago handira eta txikira madrilen

Uztailean Madrilen jotzeko bi gonbidapen jaso zituen Pettik: bata, Madcool jaialdi erraldoian jotzeko Etxeko Uztarekin; eta, bestea, bakarka aritzeko Macanudo taberna eta espazio artistikoan. Biak onartu, eta hordagoa jo zuen, handira eta txikira. Eta garaipen eztabaidaezina lortu zuen bietan. Horren froga dira goiko bideoa eta Macanudoko kontzertuak jaso zuen kritika. Sasoi betean dagoen seinale.

x5 kolektiboa sortu da

X5 kolektiboa sortu da, Imanol Larzabalen eta Xabier Leteren abesti hautatuak gogora ekarri eta entzule berriei ezagutarazteko asmoz. Ez datoz bere horretan, noski, baizik eta puntako musikari eta abeslarien prismatik igarota.

 

Hain zuzen, hauek osatzen dute X5 kolektiboa: Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador piano-jotzaileek, Francisco Herrero biolin-jotzaileak eta Nerea Gorriti eta Petti abeslariek.

 

Disko bat kaleratuko dute, eta jada aurretatu dute singlea: Jardin bat zuretzat

'Manipulazio estrategiak' disko berria

Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak.

 

Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.

 

Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro eta Angel Unzu gitarrekin... Hari-konponketak ere azken honek egin ditu, eta koroak, berriz, Maite Larburuk. Diskoa *ZART kolektiboarekin kaleratu da.

      

 

Aurrerapen abestia: Helduentzako sehaska kantua I

 

 


Diskoaz, hedabideetan

*bertan behera geratu zen Loraldian egitekoa zen diskoaren aurkezpena


Abestiak:

 

1- ZALDI EMOZIONALAK

2- DIOTENENEZ

3- HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (I)

4- INOZOAK ISPILU BILA

5- ERRURIK GABEKO HABIA

6- HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (II)

7- ZEURE BEGIA, HAIEN ZIZARE

8- ORDAINDU KEZKAK, ERREGUTU SOLUZIOAK

9- ERGELEN GELAN

10-NOLA EZETZ 

 

Bonus track

HELDUENTZAKO SEASKA KANTA (II+I)


Nor da

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. 

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak. 

2020ko urriaren 4an estreinatu zuen Manipulazio estrategiak, Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak ematen ari da, formatu desberdinetan.


KONTRATAZIOA: 697 763 490

[email protected]