Bere izenean argitaratuko diskoetan ez ezik, beste hainbaten diskoetan ere parte hartu du, abestuz zein gitarra joz. Askoren artean egindako diskoen artean, aipatzekoak dira Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (2017), Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira (2015), Lou Reed, Mila esker (2014), Imanol Urbieta, Bakarrik eta libre (2013) eta Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta (2005), besteak beste.
Horrez gain, ohikoa da bere ahotsa ezagutzea beste artista askoren diskoetan: Gose, Balerdi Balerdi, Piztiak, Rafa Berrio, Erraiak, Dama, Azken trena...
Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea.
Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.
Urriaren 4an estreinatu zuen Manipulazio estrategiak, Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak ematen ari da, formatu desberdinetan.
KONTRATAZIOA: 697 763 490
Esta página web ha sido creada con Jimdo. ¡Regístrate ahora gratis en https://es.jimdo.com!