Diskografia

Manipulazio estrategiak

2020 - *Zart

Kantu itxurako hamar gezi, garai hauetarako apropos sortuak bezala. Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta eta Harkaitz Canoren hitzekin.

 *Zart.eus webgunean salgai

 

Petti Bonberenean Zuzenean

2018 - Bonberenea Ekintzak

 

Xabi ta Petti

2011 - Gaztelupeko Hotsak

 

On

2007 - Gaztelupeko Hotsak

 

Petti & Etxeko Uzta

2002 - Gaztelupeko Hotsak

 

Hotzikarak

2016 - Elkar

 

Petti eta Barrence Whitfield

2009 - Bloody Hotsak

 

Hauxe Txuma  Rafa  Petti

2006 - Gaztelupeko Hotsak

 

Arrazoiak

2001 - Gaztelupeko Hotsak

 

Astirtitan

2014 - Bonberenea Ekintzak

 

Awañak

2008 - Bonberenea Ekintzak

 

Anari ta Petti

2003 - Metak - Pil Pil Sessions

 

Amets bat

1999 - Gaztelupeko Hotsak

 


Lankidetzak eta bildumak

Bere izenean argitaratuko diskoetan ez ezik, beste hainbaten diskoetan ere parte hartu du, abestuz zein gitarra joz. Askoren artean egindako diskoen artean, aipatzekoak dira Bilbo Hiria irratia20 urtez euskal taupada (2017), Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira (2015), Lou Reed, Mila esker (2014), Imanol Urbieta, Bakarrik eta libre (2013) eta Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta (2005), besteak beste.

 

Horrez gain, ohikoa da bere ahotsa ezagutzea beste artista askoren diskoetan: Gose, Balerdi Balerdi, Piztiak, Rafa Berrio, Erraiak, Dama, Azken trena...

 

2022an bi diskotan parte hartu du: Joseba Irazokirekin Split disko batean, eta X5 kolektiboarekin, Abestiak gogoan diskoan.

Nor da

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. 

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak. 

2020ko urriaren 4an estreinatu zuen Manipulazio estrategiak, Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak ematen ari da, formatu desberdinetan.


KONTRATAZIOA: 697 763 490

petti.musika@gmail.com


Web eta hizkuntza arduraduna: Ana Galarraga Aiestaran

 

Goiburuko argazkia: Jon Iraundegi