Kritikak

"Entrega total y apasionada de un artista con mayúsculas que en varios momentos me ha recordado a Sean Row: palabras mayores. Aromas de Tom Waits, Drake, Micah P. Hinson o Bill Callahan conforman un estilo muy propio que destila una trastienda de amplios conocimientos"

Miguel Lópezen kritika Dirty Rock aldizkarian, Macanudon (Lavapiés) emandako   kontzertuaren harira, 2023ko uztailaren 9an, Madcoolfestivalen Etxeko Uztarekin jo ondoren

 

"Respeto y admiración"

Marcos & Nikoteen, Mark Laneganen omenezko kontzertuari kritika, Mondosonoron, 2023ko martxoan

 

"La increíble simbiosis que ha alcanzado la música de Petti con todo el trabajo lírico de Harkaitz Cano lo encumbra desde ya a la lista de los mejores de la década".

Urko Ansa, Manipulazio estrategiak diskoari kritika Mondosonoron, 2021eko ekainean.

 

"Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik".

Joxi Ubeda Goikoetxea, Manipulazio isilak Argia-ko kritikan, 2020ko uztailean, Manipulazio estrategiak diskoaz.

 

 

"Behin baino gehiagotan erakutsi du; ahotsa zeta edo berun, melodiak lasai edo bihurri, folk edo punk-rock... Baina haren disko gutxitan topatuko duzu hain Petti gozo, pausatu eta melodikoa, eta, era berean, hain Petti mamitsu eta argia".

Andoni Tolosa, Soseguaren indarra Berria-ko kritikan, 2020ko ekainean, Manipulazio estrategiak diskoaz.

 

 

"Aspalditik ezagutzen dugun arren, Pettik beti harritzen eta liluratzen gaitu. Handia da, musikari eta abeslari gisa. Bere ahotsa, gitarra jotzeko duen trebetasuna, bere nortasuna". 

Joxi Ubeda Goikoetxea, Une goxoak, hunkigarriak Argia-ko kritikan, 2019ko urtarrilean, Bonberenean Zuzenean diskoaz. 

 

 

"¡Lo ha hecho! Tras 17 años de carrera en solitario, Petti ha logrado la obra cumbre de su discografía, en un trabajo variado e intensamente disfrutable, donde se luce dándole al blues, al folk e incluso al gospel con una naturalidad casi insultante. Una maravilla de principio a fin [...]".

Urko Ansa, Mondosonoro aldizkariaren Los mejores discos de 2016 de Zarata-n, 2017ko urtarrilean, Hotzikarak diskoaz.

 

 

"Hotzikarak laztanak dira, laidoak laudoak, doinu anitz barkaberak".

Mikel Asurmendi, Argiako Katebegian, 2016ko abuztuan, Hotzikarak diskoaz.

 

 

"Ha enriquecido y agigantado su propuesta sonora con cada paso que musicalmente ha dado y todo lo que ha absorbido no se ha conformado con llevarlo a su terreno sino que se ha tirado a descubrir territorios insospechados que exhibe con un potencial iluminador".

Arturo García, El Diario Vascon, 2016ko maiatzean, Hotzikarak diskoaren aurkezpen-kontzertuaz.

 

 

"Lasaitik ekaitzera, melodiatik zaratara, xuxurlatik garrasira, poliki-poliki, baina etengabe aurrera egiten duen tren baten moduko taldea osatzen du laukoteak. Kantuari bultzaka bidea egin dezan, eta, bien bitartean, haz dadin entzulearen erraietan".

Andoni Tolosa, Berrian, 2016ko maiatzean, Hotzikarak diskoaz.

 

 

"En Petti, y este disco es la demostración palmaria tanto en concepto como por su altísima calidad, conviven sin ninguna fricción el espíritu eléctrico, las raíces del rock y las suyas propias. Un perfecto maridaje para construir un discurso personal que con este nuevo álbum alcanza una representación netamente guitarrera y que deja sin ningún tipo de excusa a quien lo excluya por, supuestos, impedimentos lingüísticos".

 Kepa Urbizu, Rockinbilbon, 2016ko maiatzean, Hotzikarak diskoaz.

 

 

"Minaren orratz puntadek harilkatzen dituzten bost istorio dakarzkigu Pettik. Bost argazki, bost bizipen, ezinegona ernaltzen duten bost kanta. Kristal gardenenaren leuntasuna atzamarrarekin atseginez ferekatu eta ertz puntan azala odol tantaka deskubritzea bezalakoa".

Leire Palacios, Gaztezulon, 2015eko otsailean, Astirtitan diskoaz.

 

 

"Edozein erronka txiki gelditzen zaion Petti piztiak diskoan gorpuzkera handiena duen kantua sortu du, rockeroena, pisutsuena eta zikinena, ‛The blue maskʼ abiapuntu hartuta".

Iker Barandiaran, Argian, 2015eko urtarrilaren 4ean, Lou Reed Mila esker diskoaz.

 

 

"Kantu luzeak laburregia gertatzen den diskorako, hori izan daiteke Pettiren azkenaren laburpena. Ez dugu deskubrituko orain Berakoaren gaitasun ikaragarria".

Andoni Tolosa, Berrian, 2015eko urtarrilaren 3an, Astirtitan diskoaz (2014ko hiru disko onenetako bat).

 

 

 "Si es posible, que a nadie se le escape uno de los mejores y más desnudos discos de nuestra historia.".

 Pablo Cabeza, Garan, 2009ko urtarrilaren 23an, Awañak diskoari buruz.

 

 

"Petti rompe con los estereotipos del cantautor euskaldun".

Igor Cubillo, El Paísen, 2008ko urtarrilaren 8an, On diskoaz. 

 

 

"Lan sakon bezain sendoa lortu du eta egundoko rock taldea du lagun, Etxeko Uzta, alegia. Ezinbestekoa".

Julen Azpitarte, Gaztezulon, 2003ko apirilean, Etxeko uzta diskoari buruz.

 

Nor da

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. 

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak. 

2020ko urriaren 4an estreinatu zuen Manipulazio estrategiak, Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak ematen ari da, formatu desberdinetan.


KONTRATAZIOA: 697 763 490

petti.musika@gmail.com


Web eta hizkuntza arduraduna: Ana Galarraga Aiestaran

 

Goiburuko argazkia: Jon Iraundegi